XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ume-kantak Sarrera

Ikastoletan, abesti askoren kanta askoren bearrean arkituko zerate Andereñuok.

Ba dira, leendik sortutakoak.

Bañan zeurok sortu bearko dituzute beste asko, edo-ta, besteren batek egindakoak aukeratu.

Nola sortu? nola aukeratu?.

Irizpide bat kriterio bat bearko dezute ortarako.

Zer irizpide? Zer kriterio?.

a) Kantaren gaiak mamiak, euskal-kutsua izan bearko du alde batetik, eta ume-sikologi-kutsua bestetik.

Ume euskaldunentzako interesgarriak diran gauzak kantatu bearko ditu.

b) Ume-kantaren teknikaz egiñak izan bearko dute.

Lenengo puntuari dagokiona, sikologo baten egitekoa da, batez ere.

Nik, bigarren puntua bakarrik ikutuko det itzaldi ontan: Ume-kantaren teknika azala.

Nola eratu izan dituzte gure umeak, beren kantak?.

Orra, nere itzaldi onen gaia.

Asierako galdera - Gauza errexa al da, ume-kanta bat egitea? zernai esatea naikoa al da, ume-kanta bat egiteko?.

Arriola-marriola, kin-kuan-kin; portan zela, portan min.

Arrixamalet, morrixamalet, kirun-karun, pek.

Badirudi, kanta ortan zernai esaten dala.

Ez bait da esaten ezer idearik, ezer adigarririk....

Bañan ba da or teknika bat; ezer adigarririk esan gabe, kanta bat egiteko teknika.

Orixe da aurraren poesia.

Gero ikusiko degu, zertan dagon poesi orren izaera, mamia, muña.

Bañan, asieran, aitor dezagun ba dala or teknika bat.

Bere teknika ortan, umeak, ezer esan gabe osatzen du bere olerkia, bere poesia.

Bañan ezer idearik, ezer adigarririk esan gabe, umeak gauzak pintatu, gauzak kantatu, eta gauzak dantzatu egiten ditu.

Orixe bait da umearen poesia: ez geiagorik, bañan ezta gutxiagorik ere.

Ez da, ez, gauza errexa, ez da nolanai egin diteken gauza, ezkerreko eskuz egin diteken obra bat; (...).